XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Profeten lan bat hau da: Jainkoaren irudia mantentzea idolo bat bihur ez dadin.

Haientzat Jainkoa hau da: - Santua

Jainkoa ez da Gizakiak egindako idoloa.

Jainkoa ezin da manipulatu.

- Gizakiak bilatzen duen Jainkoa.

Ez da erre-oparietaz arduratzen.

Gizon-emakumeen bihotzetatik nahi ditu erre-opariak eta otoitzak.

- Justizia praktikatzen eta nahi duen Jainkoa.

Behartsuen Jainkoa da.

- Berarengan sinesten dutenak baztertzen ez dituen Jainkoa da.

- Gizon-emakume guztiak maite dituen Jainkoa.

d) Azken idazkietan.

Liburu Santuen azken egileek honela agertzen digute Jainkoa: - Kreatzailea eta jauna.

Unibertso osoa da Jainkoaren aintzaren agerpena.

Kreazio ekintzetan gizakiak Jainkoa ikus dezake.

- Aita arduratsu ere bada.

- Epaile zuzena izango da.

JAINKOA DA: - Israelgo fundatzaileentzat: - Jainko askatzailea da: ezin du injustiziarik jasan.

- Elkartea egiten duen Jainkoa.

- Jainkoa leiala da: bere aginduak beti betetzen ditu.

- Profetentzat: - Jainkoak bilatzen eta maitatzen ditu gizon-emakumeak.

- Jainkoak justizia esijitu eta nahi du.

- Jainkoa Aita bat da.

- Azken idazleentzat:

- Jainkoa zeru-lurren Jaun eta Egilea da.

- Epaile zuzena da.

2. Jesusen garaietan.

Profetek azaldu zuten Jainkoaren irudia galdurik zegoen Jesusen garaian.

Jesusen garaikideek Jainko traszendente (mundu honetatik kanpoan eta oso urrun dagoen Jainkoa) eta Jainko handioso baten irudia zuten.

Jainko gertu, lagunkoi, aita batetik, Jainko beldurgarri batera joan zen.

Inor ez zen ausartzen Jainkoaren izena esatera.

Nola ulertzen zuten Jainko eta gizakien arteko harremana?.

Jainkoaren aldetik: Errege ahalduna zen; zeruan bizi zen, erreinu gorte batean bezala; bere ordezkarien bitartez (aingeruak) izaten zituen harremanak eta hauek betetzen zituzten Jainkoaren aginduak mundu osoan.

Gizon-emakumeen aldetik: Jainkoarengana joateko pausu hauek ziren beharrezkoak: - Legea bere agindu guztietan bete.

- Erritoetan eta Jauretxeko erre-oparietan esku hartu.

- Jainkoarekiko harreman mota honek ondoko ondorioak zituen: - Bakar batzu salbatuko lirateke.

- Erlijioa kanpoko gauza bihurtu zen.

- Gauza normaletatik oso urrun geratzen zen Jainkoa.

ARIKETAK

Irakurri Jainkoaren esperientzia Israelen atala eta egin eskema bat.

Erantzun: - Zein da Jainkoaren lehenengo agerpena israeldarrentzat?.

- Nola agertzen da Jainkoa?.

-Zeintzu dira Profeten Jainkoaren ezaugarriak?.

- Nola ikusten dute Jainkoa Jesusen garaiko judutarrek?.

- Hiztegia: Agerpena, Ituna, askatasuna, leiala, Santua, Egilea, Jaun Aita arduratsua, Epaile zuzena.

GOGORATU

- Jainkoa gure historian eta gizakiaren historian zehar agertzen da.

- Israel herriak Jainkoa aurkitu zuen: - Askatzaile eran.

- Gizon-emakumeak maitatzen eta salbatzen dituenaren eran.

- Egile eran.